Zer da AFA Bizkaia?
Bizkaiko Alzheimer eta beste dementzia duten pertsona gaixoen senitartekoen elkartea (AFA Bizkaia) 1988. urtean sortu zen familiarteko talde batek elkartzeko eta beraien eskubideak aldarrikatzeko beharraren aurrean. Elkartearen eremua Bizkaia osoa barne hartzen du.
Elkartearen helburuak hurrengoak dira:
- Laguntza psikologiko eta morala Alzheimer eta beste dementzia duten pertsona gaixoen senitartekoentzat.
- Alzheimer eta beste dementzia duten pertsonen familiartekoei aholkamendua legezko gaietan, puntu soziologikoetan eta arlo ekonomikoetan.
- Gaixotasunaren diagnostikoari buruz aipamen egiten duen guztiaren zabalkuntza eta sustapena komunikabideetan, laguntza egokiena errazteko helburuarekin eta pertsona gaixo askok jasotzen duten tratamendu okerrak saihesteko.
- Gaixotasuna duten pertsonen bizi kalitatea, ahal den neurrian, hobetzeko, laguntza erraztea, hobetzea eta erregulatzea.
- Gaixotasuna izan dezakeen etiologia, terapeutika, eragina eta bilakaerari buruz ikasketak bultzatzea.
- Gure herriaren eremutik barne eta eremutik kanpo dauden gaixotasunaren ikerkuntzari zuzenduta dauden elkarteekin eta erakundeekin ukipena zaintzea, gai honetaz agerturiko aurrerapen zientifikoetaz jakiteko, eta guk ere gaixoen familiartekoei informatzeko.
- Elkarteak egiten dituen ekintzen eta helburuen lan dibulgatiboa egitea Gizartean agerpena bultzatzeko eta erreferente gisa jokatzeko.
Bizkaiko Alzheimer eta beste dementzia duten pertsona gaixoen senitartekoen elkarteak aurrera eramaten dituen zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiak emandako diru-laguntzari esker dira.