Bakarkako estimulazio kognitiba
Alzheimer gaixotasuna hasierako aldian duten pertsona gazteen (65 urtetik beherako pertsonak) eskaria ikusita, gero eta handiagoa, AFA Bizkaia Elkarteak egitarau honen sorkuntzaren aurrean aurkitu zen. Pertsona hauek beraien buruko kapazitateak galtzen ari dituztela nabaritzen dute eta Elkartera hurbiltzen dira duten gaixotasuna moteltzeko helburuarekin, laguntza eskatuz.
Horrela bada ere, hunkipenezko euskarri bat eskaintzen die Elkarteak hasierako aldietan dauden pertsona gaixoei. Astean behin izandako psikoestimulazioa da.
Zentzumen terapiak
Zentzumenak esnatzen dituzten terapiak dira. Estimuluak zentzumenetara bidaltzeaz gain, ariketa kognitiboak, afektibitatea eta jarrera hobetzen du. Aspektu horiek hondatzen joaten dira Alzheimer gaixotasuna edo beste dementzia duten pertsonetan.