Bizikidetza oporrak
Bizkaiko Alzheimer eta beste dementzia duten pertsona gaixoen senideen elkarteak (AFA Bizkaiak) bizikidetza oporrak antolatzen ditu, non egonaldi ezberdinetan zehar (tokia, iraupena,…), portaera nahasmenduak ez dituzten Alzheimer edo beste dementziaren batek jotako pertsona gaixoek, eta euren familiek aisialdia eta atsedenaldia konpartituko dute giro lasaian.
Helburu nagusienak giro lasaian atsedenaldirako astia izan dezatela senideek eta pertsona gaixoek eta familiartekoek aisialdi gune amankomunak partekatzea, binako eskuartzearen mesedetan.
Pertsona gaixoek eta euren senideek profesional taldea izango dute alboan une oro, eta talde honetako kideek laguntza emango diete behar dutenean.
Bainuetxea
Aste 1
Hotel – Hondartza
10 egun
Alzheimer edo beste dementziaren batek jotako pertsonek, egunero parte hartzea profesional talde baten ardurapeko aisialdi-jardueretan eta jarduera terapeutikoetan, du helburu espezifikotzat; beraien jagoleek aisaialdirako denbora edukita.
Alzheimerraren Egun Mundiala
1995. urtetik aurrera, iraileko 21 guztietan, Alzheimer Gaixotasunaren Egun Mundiala ospatzen da, elkarte desberdinak eta gaixotasunaren inguruan lan egiten duten talde ezberdinak hainbat jarduera prestatzen duten data. (jarduera informatiboak, martxa popularra, sarien banaketa,…)
Egun honen ospakizunaren ideiarik garrantzitsuena gaixotasunaren eta bere ondorioen zabalketa da.