Irailaren 19an (osteguna), 17:00etan «DHA Puro, el complemento natural para las enfermedades neurodegenerativas» hitzaldia emango du Javier Terán doktoreak, NUTILAB laborategietako zuzendari zientifikoak. Horretan parte hartu nahi duten pertsonek honako telefonora deitu behar dute izen emateko: 94 416 76 17. Toki kopuru mugatua dagoenez gero, jarleku kopurua bete arte izen eman dezakezue. Hitzaldia La Bolsa eraikinean egingo da, honako helbidean: Pelota kalea, 10. zk., Zazpi kaleak, Bilbo.
Irailaren 21an (larunbata) Alzheimerraren nazioarteko egunaren aldeko IX. Herri-martxa ospatuko da. Aurten Guggenheim plazan hasiko da 11:00etan eta izen ematea 3 € izango dira. Izen ematean kamiseta, hornidura eta martxaren ostean egingo diren zozketetarako txartelak emango dizkizuegu. Izen ematea erakundearen egoitzan edo martxaren egunean egin daiteke. 94.4167617 , Jose Maria Olabarri kalea, 6 behe-lonja Bilbo.